
Bilboko Trendkill thrash/groove metal talde gaztea azaleratu da. Estreinako kontzertuak eman ondoren, lehendabiziko kanta aurkeztu dute: El silencio de los llantos.
Xabier del Val (Rise To Fall, Rat-Zinger, Sanngre) bateria jotzaileak ekoizturiko abestia jarraian entzun dezakezue:
Bihar, martxoak 6, Portugaleteko Sastraka gaztetxean ariko dira zuzenean.
17 eta 20 urte arteko lau musikari hauek osatzen dute Trendkill: Miqui (ahotsa), Maikol (baxua), Hector (gitarra) eta Izan (bateria).