2024/04/18

Txatar hirukoak hildakoen jainkoa erakutsi du

Gipuzkoako Txatar thrash metal bandak Hildakoen Jainko lehen diskoaren xehetasunak iragarri ditu. Maiatza bukaeran argitaratuko dute Basque Metal Country zigiluarekin, eta maiatzaren 25ean aurkeztuko dute zuzenean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Lucy Parkhomenko artistak egin du azala, eta abesti zerrendarekin batera ikus dezakezue segidan:

01. Hildakoen jainko
02. Ospel
03. Zein hil zen?
04. Gutuna
05. Natura esnatzen
06. Pasaia
07. Erlijiotzat esbastika
08. Anai bat
09. Amalur
10. Itzalik gabe
11. Hator hator

Karrantzako BlackStorm estudioan grabatu dute diskoa, Ekaitz Garmendia musikari eta teknikariaren gidaritzapean. Lehendabiziko singlea maiatza hasieran estreinatuko dute.

Legen Beltzako hiru kideren proiektu paraleloa da Txatar: Xanti Rodriguez (ahotsa eta baxua), Joseba Azkue (gitarra) eta Edorta Azkune (bateria).

Hurrengo kontzertuak