2022/11/22

Txatar taldea osatu dute Legen Beltzako hiru musikarik

Azpeitian Txatar thrash metal banda jaio da. Legen Beltzako Xanti Rodriguez (ahotsa eta baxua), Joseba Azkue (gitarra) eta Edorta Azkune (bateria) musikariek osatzen dute.

Abenduaren 17an Azpeitiko Sanagustin kulturgunean ariko dira zuzenean, Asgarth taldearekin batera. Hator Hator Horror Fest zinema jaialdiaren baitan antolaturiko kontzertua da.

Hirukoa lehen diskoa prestatzen ari da, euskarazko abesti propioekin. Rodriguezen zinemagintzari eta iruditeriari loturiko gaiak jorratuko dituzte. Izan ere, hainbat film labur egin ditu: Lekaime, Ospel eta Pasaia. Diskoa datorren urte hasieran grabatzeko asmoa dute.

Hurrengo kontzertuak