Iruñeko Vakumm thrash/groove metal bandak martxoan sareratu zuen Primitivo lan labur berria, haien hirugarren erreferentzia. Sei hilabete geroago, taula gainean aurkeztuko dute. Irailaren 5ean izango da Krawill tabernan, 21:00etan.
Lau abestiko lana iazko abuztuan grabatu zuten Motu estudioan, Guillermo Mutiloarekin. Nafarrek azaldu dutenez, "ekoizpena gordinagoa da, musika tresna guztiak batera grabatu genituelako".
2021etik, hiruko gisa dabiltza kontzertuak ematen: Gorka Vakumm (ahotsa eta gitarra), Raul Atozqui (baxua) eta Jabi Esparza (bateria).