
Gasteizko Vernita Grim hardcore/metal bandak Odolez sinatzen abestia entzungai jarri du, estreinako lanaren bigarren singlea. Gilen Alcalde arduratu da grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz.
Hitzen bideo batekin aurkeztu dute.
Laukote arabarraren hitzetan, hardcorea, groove metala eta beatdown doinuak uztartzen dituzte: "Energiaz beteriko erritmo astunak, riff bortitzak, breakdown pisutsuak eta ahots gordinak dira gure ezaugarriak. Euskaraz idatzitako abestiekin kontzientzia soziala, errepresioa, inperialismoa, zurikeria edota poliziaren indarkeria gisako gaiak lantzen ditugu".
Aurretik, Biolentzia lehen singlea plazaratu zuten, Bigsual Arts-ek egindako bideoklip batekin.
Vernita Grim duela urtebete inguru sortu zen, beste hainbat taldetan ibilitako musikariek. Hauek dira: Omar (ahotsa), Javi (gitarra), Aitzol (baxua) eta Mikel (bateria).