2026/02/25

Vertigo Rock jaialdia izango da abiapuntua

Maiatzaren 9an izango da Ermuako Vertigo Rock jaialdiaren XIX. edizioa. Euskal Herriko beteranoenetakoa da, eta gurean antolatzen diren rock zein metal jaialdien abiapuntua. 

Hamar talde ariko dira zuzenean: Anestesia, Ezpalak, The Lizards, Cobra, Dire End, Staff, Konorte, Kraken, Gem eta Judash.

Hiru gunetan izango dira kontzertu emanaldiak: Martxoak 8 plaza, herriko plaza eta kalea. Bakoitzean zeinek joko duen aurrerago argituko dute.

Hurrengo kontzertuak