2024/04/09

Vhäldemar bandak deabruaren haurra dakar

Barakaldoko Vhäldemar heavy metal taldeak Sanctuary Of Death disko berriaren bigarren singlea estreinatu du: Devil's Child. Aldiz, lana maiatzaren 9an kaleratuko dute MDD Records zigilu alemaniarrarekin.

Recrum Media-k egindako bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Bizkaitarren ibilbideko zazpigarren diskoa izango da, eta hamaika abesti izango ditu. Azala Darkgrove diseinu estudioak egin du.

01. Devil´s Child
02. Dreambreaker
03. Deathwalker
04. Sanctuary Of Death
05. Forevermore
06. Heavy Metal
07. Old King´s Visions (Part VII)
08. Journey To The Unknown
09. Brothers
10. The Rebel´s Law
11. The Last Flame

Old King´s Visions (Part VII) izan zen lehen aurrerapena, playthrough baten bidez aurkeztu zutena.

Beste behin ere, Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Monge taldekidearen gidaritzapean. Lan berria maiatzaren 25ean aurkeztuko dute zuzenean Bilboko Premier aretoan.

Hurrengo kontzertuak