2024/03/05

Vhäldemar taldeak 'Sanctuary Of Death' lanaren xehetasunak eta lehen singlea aurkeztu ditu

Barakaldoko Vhäldemar heavy metal bandak maiatzaren 9an kaleratuko du Sanctuary Of Death (MDD Records) disko berria. Beraien ibilbideko zazpigarrena izango da.

Darkgrove diseinu estudioak egindako azal esanguratsua, abesti zerrenda eta lehen singlea aurreratu dituzte: errege zaharraren irudipenen zazpigarren atala.

01. Devil´s Child
02. Dreambreaker
03. Deathwalker
04. Sanctuary Of Death
05. Forevermore
06. Heavy Metal
07. Old King´s Visions (Part VII)
08. Journey To The Unknown
09. Brothers
10. The Rebel´s Law
11. The Last Flame

Aurrerapen singlea aurkezteko playthrough bat grabatu du boskoteak:

Beste behin ere, Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Monge taldekidearen gidaritzapean. Lan berria maiatzaren 25ean aurkeztuko dute zuzenean Bilboko Premier aretoan.

Hurrengo kontzertuak