
Nafarroako Xtasy hard rock taldeak Phoenix lan berriaren hirugarren singlea estreinatu du: Can't Get Enough. Boskoteak hedatu nahi duen energia positiboaren isla da, eta bideoklip argitsu batekin aurkeztu dute.
Apirilaren 10ean argitaratuko dute beraien ibilbideko laugarren diskoa, Art Of Melody Music / Burning Minds Music Group nazioarteko zigiluarekin.
Hamar abestiko lana Erik Märtensson (Eclipse) musikari eta soinu ingeniariak nahastu eta masterizatu du Suediako Mass Destruction Production estudioan.
Azala eta kanta zerrenda segidan ikus ditzakezue:

01. Too Late
02. Can’t Get Enough
03. If I Fall
04. Good Enough
05. We Live and Die for Rock ‘n Roll
06. No One Like You
07. Time We Won’t Forget
08. Carry On
09. Save Me
10. One Heart, One Fire
Beste bi singleak, berriz, jarraian topatuko dituzue:
Xtasy - If I Fall (bideoklipa)
Xtasy - Too Late (letren bideoa)
Xtasy banda egun bost musikari hauek osatzen dute: Silvia Idoate (ahotsa), Jorge Olloqui (gitarra), Carles Salse (gitarra), David Zarzosa (baxua) eta Javi Herrero (bateria).