2026/02/18

Xtasy bandak 'If I fall' singlea aireratu du

Nafarroako Xtasy hard rock taldeak apirilaren 10ean plazaratuko du Phoenix laugarren diskoa. Horretarako, Art Of Melody Music / Burning Minds Music Group diskoetxearen babesa izango dute.

If I fall da bigarren aurrerapena, eta MVP Producciones-ek egindako bideoklip txukun batekin estreinatu dute.

Hamar abesti izango ditu lanak, eta jarraian ikus dezakezue azalarekin batera. 

01. Too Late
02. Can’t Get Enough
03. If I Fall
04. Good Enough
05. We Live and Die for Rock ‘n Roll
06. No One Like You
07. Time We Won’t Forget
08. Carry On
09. Save Me
10. One Heart, One Fire

Lehendabiziko singlea Too Late izan zen, eta letren bideo batekin aurkeztu zuten:

Diskoa Suediako Mass Destruction Production estudioan nahastu eta masterizatu du Erik Märtensson (Eclipse) musikari eta soinu ingeniariak. 

Boskotea osatu eta indartu osteko lana izango da. Silvia Idoate abeslaria eta Jorge Olloqui gitarrista dira gidariak, eta, orain, beste hiru kide hauek dituzte alboan: Carles Salse gitarrista (Kilmara), David Zarzosa baxu jotzailea (Tracción eta Su Ta Gar ohia) eta Javi Herrero bateria jotzailea (Zenobia, Grendel).

Phoenix disko berria aurkezteko kontzertu bira jakinarazi dute, eta Euskal Herriko hainbat lekutan ariko dira. Otsailaren 21ean, Donostiako Heavy Jaian (Larratxo Kultur Etxean), urriaren 16an Gasteizko Urban Rock Concept aretoan eta azaroaren 21ean Iruñeko Canalla aretoan.

Hurrengo kontzertuak