2025/09/14

Zuen musika eskuratu nahi dugu

Oparoa ari da izaten 2025eko Euskal Herriko heavy metalgintza. Orain arte, 48 lan plazaratu dira, gehiengoa formatu digitalean. Fisikoan argitaratzen direnak gero eta gutxiago dira. 

Urtero saiatzen gara lan guztiak eskuratzen, fisikoan eta digitalean. Aurten, 48 lan horietatik soilik bost dira fisikoan ditugunak; lau jaso ditugu (eskerrik asko!) eta bosgarrena guk erosi dugu. Digitalki, berriz, askoz ere gutxiago dira iritsi zaizkigunak.

Taldeen interes faltak arduratzen gaitu, disko iruzkinak eta elkarrizketak eskatzeko prest daudelako. Aldiz, haien argitalpenak helarazteko, ez horrenbeste. "Spotifyn edo Youtuben entzun dezakezue", esan digute bat baino gehiagok. 

Horrela ere, Herriko Burdina webguneak Euskal Herriko heavy metal talde guztiak babesten jarraituko du. Eta taldeek gu?

Hurrengo kontzertuak