
Gipuzkoako Kudai banda taula gainera bueltatuko da azaroaren 8an, Bermeoko Halloween Metal Fest jaialdian. Itzulera aprobetxatuz, bi abestiz osaturiko Agur T'erdi lan laburra plazaratuko dute.
Lehen kanta, Herriko Burdinaren bidez estreinatzea erabaki dute:
Alive VFX arduratu da EP berriaren azalaren diseinuaz, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Berriz ikusiko gara
02. Azken nota
Kudai taldeak agurra iragarri zuen 2020ko urtarrilean. Dena dela, bost urte geroago, berriz ere elkartuko dira, kontzertu bakar bat emateko
Metal industriala eta groove metala euskaraz jorratzen talde esanguratsuenetakoa da. Laukote moduan itzuliko dira agertokira: David Heras (ahotsa), Borja Fernandez Bortx (gitarra eta sintetizadoreak), Urtzi Olaziregi (baxua) eta Unai Andueza (bateria).
Bandcamp ataria zeharo berritu dute, eta haien diskografia osorik topatuko duzue. Esaterako, 2015ean kaleratu zuten VII bosgarren eta azken diskoa.