2023/09/16

Taldekideen joan-etorriak (II)

Euskal Herriko heavy metal taldeetan ematen diren aldaketak albiste berezituen bidez eskaintzen hasi ginen, eta bide beretik jarraituko dugu.

Bizkaiko Frakture thrash metal taldeak pasa den hilabetean osatu eta egonkortu zuen boskotea Ivan abeslari berriarekin. Zuzeneko emankizunak eta kanta berrien sorkuntza prozesua tartekatzen ari dira.

Bilboko Alma Culter heavy metal bandak denbora zeraman baxu jotzaile baten bila, Iñaki Susunagak uztea erabaki ondoren. Azkenik, topatu dute ordezkoa, eta baita aurkeztu ere. David da bere izena eta aurretik taldeko bateria jotzailea izan zen.

Gernika-Lumoko Etorkizun Beltza heavy metal banda utzi du Gorka Mena bateria jotzaileak. Hamar urtez aritu da bizkaitarrekin, eta ibilbide horri bukaera ematea erabaki du. Gaur egun, Manifa taldean dabil atabalak astintzen.

Gasteizko T TreintayCuatro heavy metal taldeak ere agur baten berri eman du. Fulgen baxu jotzaile beteranoak uztea erabaki du, eta haren ordezkoaren bila dabiltza.

Hurrengo kontzertuak