2024/01/23

The Descent boskoteak 'The Damned' singlea estreinatu du

Bizkaiko The Descent melodeath/modern metal taldeak aro berri bati hasiera eman dio The Damned single berriarekin. Gerard Nafríak zuzenduriko bideoklip batekin aurkeztu dute.

Duela lau urte inguru etetea erabaki ondoren, 2023. urte hasieran elkartu eta boskotea berrosatu zuten. Gaur egun musikari hauek osatzen dute The Descent: Carlos Gumuzio Charlie (ahotsa), Unai Jimenez (gitarra), David Escalada (gitarra), Bruno Carlino (baxua) eta Oier de Pedro (bateria).

Martxoaren 9an taula gainera itzuliko dira Bilborock aretoan. Deimocracy, Our Natural Killer eta Blackhearth bandekin batera ariko dira zuzenean.

2006an sortu zuten banda, eta ordutik hona bi disko argitaratu dituzte: Dimensional Matters (Xtreem Music, 2012) eta The Coven of Rats (Suspiria Records, 2016). Bigarren lana osorik entzun dezakezue jarraian:

Hurrengo kontzertuak