2025/04/08

The Descent, gero arte

Bizkaiko The Descent melodic death metal bandak berriz ere gelditzea erabaki du. Apirilaren 25ean emango dute azken kontzertua Bogborn Fest jaialdian, Bilboko Santana 27 Blue aretoan.

Hau da sare sozialetan zabaldu duten oharra (euskarara itzulita):

"Erabaki hau hartzea ez da batere erraza izan. The Descent bertan behera uztea erabaki dugu. Iaz ilusio handiarekin eta musika berriarekin itzuli ginen, ia zortzi urteren ondoren. Ez dugu data askorik egin itzulerako urte honetan, baina urrats bakoitza berezia izan da guretzat. Bilborocken aurkeztu genuen material berria, eta espero ez genuen babesa eman zeniguten. Band Contest lehiaketa irabazi ondoren, Resurrection Festen jotzeko pribilegio izugarria izan genuen, eta inoiz ez genuen hori lortu 2023an proiektu honi berriro ekitea erabaki genuenean. Eta joan den urtearen amaieran azken data berezi bat partekatu genuen gure familiaren parte diren taldeekin. Orain, 2025ean, taldearen jarduera aldi baterako eteteko erabakia hartu dugu. Uste dugu ez dugula denborarik ez baliabiderik The Descent gure ustez egon beharko lukeen lekura eramateko. Proiektu honi indar eta erabakitasun handiagoz heldu ahal izateko itxaropenez, une honetan gutako bakoitzarentzat onena atseden hartzea dela uste dugu".

2023. urte hasieran berriz ere elkartu eta boskotea berrosatu zuten bizkaitarrek. Boskote honekin aritu dira ordutik orain arte: Carlos Gumuzio Charlie (ahotsa), Unai Jimenez (gitarra), David Escalada (gitarra), Bruno Carlino (baxua) eta Oier de Pedro (bateria).

Bigarren etapa honetan, Asuako Chromaticity Studios-etan grabaturiko bi abesti berri aurkeztu dituzte:

The Descent - Nevermore

The Descent - The Damned

The Descent 2006an sortu zuten, eta, guztira, bi disko argitaratu dituzte: Dimensional Matters (Xtreem Music, 2012) eta The Coven of Rats (Suspiria Records, 2016). Aipaturiko beste bi singleak dira beraien azken legatua.

Hurrengo kontzertuak