2022/06/02

Ancient Settlers taldeak emakumezko ahotsa izango du

Donostiako Ancient Settlers melodic death metal bandak beste abeslari bat izango du abuztuan eskainiko dituen kontzertuetarako: Génesis Farias (Vile Hex). Zehazki, abuztuaren 19an Bartzelonako Upload aretoan ariko dira, eta 21ean Portugaleteko Groove aretoan. Bietan Kanadako Lutharo bandaren gonbidatu gisa ariko dira. Horiek horrela, emakumezko ahotsarekin joko dituzte Our Last Eclipse lehen diskoko abestiak. Apirilaren 1ean kaleratu zuten Australiako Crusader Records diskoetxearekin.

Hona hemen, Farias abeslaria Vile Hex taldearekin:

Ancient Settlers Donostian sorturikoa izan arren, taldekideak ez dira Euskal Herrikoak. Halere, sortzaileetako bat euskal jatorrikoa da. Venezuelako Carlos Chiesa Estomba gitarristak –Irungoa da bere ama– eta Herman Riera bateriak sortu zuten banda 2020an, Gipuzkoako hiriburuan. Biak Haboryn taldean ibilitakoak dira. Gerora, beste hainbat kidek bat egin zuten beraiekin: Emmy Reyes gitarristak, Rene Gonzalez teklatu jotzaileak, Antony Hämäläinen abeslariak (Meridian Dawn, Nightrage eta Armageddon ohia) eta Miguel Herrera baxuak (Haboryn ohia hau ere).

Diskoa Fredrik Nordström ezagunak ekoiztu zuen, eta diseinuaz Gustavo Sazes arduratu da. Hona hemen azala eta abesti zerrenda:

01. Into The Depths I Ride
02. Cast In Gold
03. Our Last Eclipse
04. Cerements
05. Jotnar Magick
06. Library Of Tears
07. Silent December
08. Memories
09. The Black Rainbow
10. Peregrination

Hurrengo kontzertuak