Iruñeko Ardi Beltza thrash metal taldea bueltan da isilune luze baten ondoren. Laukoteak kolpe latza jaso zuen iazko martxoan, Edu Pardo baxu jotzailea hil zenean. Musikari gisa ez ezik, teknikari moduan ere ezaguna zen —El Drogasen talde teknikokoa zen, besteak beste—. Ondorioz, bandaren martxa eten zuten.
Urte eta erdi inguru geroago, hirugarren diskoa lantzen ari direla jakinarazi dute, eta Pardo beraren omenezkoa izango dela aurreratu dute. Hain zuzen ere, haren esaldi batekin izendatu dute lan berria: Que ruido tan amargo el del silencio... Haren gustukoa izatea espero dute.
Nafarrek laster emandako dituzte hirugarren diskoaren xehetasun gehiago. Gogora dezagun, aurretik beste bi lan argitaratu dituztela: Ardi Beltza (Rock Estatal Records, 2017) eta Cinco balas (Rock Estatal Records, 2022).