2025/06/22

Argitalpenak: 42 lan plazaratu dira 2025eko lehen erdian

Euskal Herriko heavy metal argitalpenen zerrenda da gure dokumentazio lanaren oinarrietako bat. Hori dela eta, urtez urte eta hilabetez hilabete, argitaratzen diren lanen jarraipena egiten dugu.

2025. urtearen lehen erdia beteta, 42 dira plazaratu diren lanak. Horietatik 26 dira iraupen luzekoak, 13 iraupen laburrekoak edo singlea, bi elkarbanatuak eta bilduma bat.

Heavy metal azpigeneroari dagokionez, askotarikoak dira argitaraturiko lanak. Hizkuntza aldetik, berriz, gehienak dira erderaz abesturikoak, ingelesez edo gaztelaniaz, nahiz eta batzuek euskarazko abestiak izan. Horrela ere, herenak dira euskaraz kantaturikoak.

Xehetasun guztiak helbide honetan topatuko dituzue.

 

Hurrengo kontzertuak