2025/06/26

Bide Galdua taldeak abesti galduak berreskuratu ditu

Ondarroako Bide Galdua kide bakarreko bandak Abesti galduak bigarren maketa sareratu du. Iosu Pertrocanter musikariaren bakarkako proiektua da, eta berak egin du dena: musika, grabazioa eta diseinua. 

Lau abesti ditu lan berriak, eta jarraian entzun ditzakezue:

Pertrocanterren arabera, black metal, death metal, heavy metal eta folk doinuen arteko nahasketa jorratzen du. 2022ko uztailean Hilargi lehen maketa sareratu zuen, eta 2023ko irailean aurreratu zuen bigarren maketako kantetako bat: Argilunean.

Hurrengo kontzertuak