2024/04/11

Eraso! taldeak 'Azken batean' diskoa plazaratuko du maiatza bukaeran

Zarauzko Eraso! rock/metal laukoteak maiatzaren 30ean kaleratuko du Azken batean zazpigarren diskoa. Izenburua iradokitzailea da. Nestor Urdanpilleta taldekideak egindako azala, abesti zerrenda eta lehen singlea plazaratu dituzte.

01. Oroitzapenak
02. Ilun hotz heze
03. Iraun duen bitartean
04. Adorea vs zalantzak
05. Gure inperioa
06. Biktimak
07. Inora ez narama
08. Hitza apurtu
09. Iraganaren bila
10. Betiko delako
11. Ansiolitiko salda
12. Hustutako arimak

Oroitzapenak kanta da aurreratu dutena, eta Urdanpilletak berak egindako bideoklip esanguratsua jarraian ikus daiteke.

Abestiak honela dio, besteak beste: "Oroitzapenak, betiko direnak / Oroitzapenak, gurean gorde ditugunak / Bukaera zarata egin gabe hurbildu denean / jakin, amaiera maitasun kantua dela". Letra ere nahiko iradokitzailea da.

Lan berria urtarrilean grabatu zuten Zestoako Gaztain estudioan, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Diskoan Haritz Letek (Cobra) parte hartu du Ansiolitiko salda abestian.

Ia 30 urteko ibilbidea beteta, laukote honek osatzen du Eraso! taldea: Sergio Ruiz Glez.-Txabarri (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Iñigo Beitia (bateria) eta Ibai Castro (baxua).

Hurrengo kontzertuak