2025/05/05

Kudai taldea berriz elkartuko da kontzertu bat emateko

Gipuzkoako Kudai bandak 2020ko urtarrilean agur esatea erabaki zuen. Bost urte beranduago, ordea, berriz ere elkartuko dira, kontzertu bakar bat emateko. Bermeoko Halloween Metal Fest jaialdian ariko dira, azaroaren 8an. 

Metal industriala eta groove metala euskaraz jorratzen talde esanguratsuenetakoa da. Laukote moduan itzuliko dira taula gainera, eta hiru kide hauek ez dira faltako: David Heras (ahotsa), Borja Fernandez Bortx (gitarra eta sintetizadoreak) eta Urtzi Olaziregi (baxua).

Hori gutxi balitz, bi abesti berri grabatzen ari dira. Gogoratu behar da 2015ean kaleratu zutela VII bosgarren eta azken diskoa.

Gipuzkoarren 2004ko Hutsa estreinako diskoa izan zen entzutetsuena, besteak beste, Ni naiz abesti ezagunaren bideokliparengatik.

Hurrengo kontzertuak