2021/06/03

Legalize Murder bandak "Stench Of Extinction" lan berriaren azala aurkeztu du

Iruñeko Legalize Murder thrash metal taldearen bigarren diskoaren izenburua Stench Of Extinction izango da. Andrej Bartulovic (All Things Rotten) diseinatzaileak egindako azala aurkeztu dute.

Zuzenean behar bezala aurkezteko aukera dagoenean argitaratuko dutela iragarri dute. Lan berriko kantuetako bat duela ia hiru urte plazaratu zuten Tan Real Como El Puto Infierno egitasmoaren 20. bilduman. Jarraian duzue entzungai Legalize Murder For All abestia:

Hirukoak 2014an argitaratu zuen The Murder Diaries lehendabiziko diskoa.

Hurrengo kontzertuak