Gernika-Lumoko Metal Fabrika egitasmoak hamargarren denboraldia abiatuko du azaroaren 1ean. Hain zuzen ere, hamar urte bete dituzte, eta esker oneko hitzak eskaini dizkiete urteotan haien egitasmoa babestu dutenei: "10 urte Astrako ganbara eta zuen belarriak astintzen, underground musika oinarri. Eskerrik asko!".
Betiko moduan, Astra gunean egingo dute urteurreneko denboraldia, eta dagoeneko lehen kontzertuaren xehetasunak eman dituzte. Hiru talde ariko dira zuzenean, eta horietako bi iragarri dituzte: Hilotz eta Subjugated. Aldiz, hirugarren eta azken taldea datorren astean jakinaraziko dute.