Gasteizko Rass reggae/rap metal taldeak Rass in the Gap kanta berria aurkeztu du bideoklip baten bidez. Hiru urte luze igaro dira Conhura diskoa kaleratu zutenetik, eta badirudi lan berri bat argitaratzeko asmoa dutela.
JR Producciones bidez grabatu dute, eta J.F.T. producciones arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz. Bideoaren egilea, berriz, Andrew Garcia da.