Bizkaiko Song of Anhubis gothic metal taldeak laukotea osatu nahi du. Horretarako, bateria jotzailea behar dute. Une honetan, hirugarren diskoa prestatzen ari dira.
Gaur egun, hiru musikari ditu bandak: Raquel Reych (ahotsa), Polvareda Johnson (gitarra) eta Ismael Sobrado (baxua).
Reserved Reflection bigarren lana 2020ko urrian argitaratu zuten Italiako Rockshots Records diskoetxearekin.
Gure kritika helbide honetan irakur dezakezue.