2025/05/07

Txerri Ugerrak taldeak barkamena eskatu du

Erromoko Txerri Ugerrak rap metal bandak Lo siento single berria plazaratu du. Iaz kaleratu zuten Cerdos y elegantes lan laburraren ildokoa da. 

Rawcengay arduratu da jarraian ikus dezakezuen bideoklipaz. 

2022ko udan sortu zen Txerri Ugerrak taldea, eta ordutik hiru lan labur argitaratu dituzte: Carta alta, Atzokoa azkena eta Cerdos y elegantes. Boskoteak honela deskribatzen du bere proposamena: "Soinu berezi eta nabarmena sortzea lortu dugu. Gitarra astunak, bateriaren erritmo gogorrak eta ahots oldarkorrak dira nabarmen. Letrek ardatz sozial edo politikoaz hitz egiten dute maiz".

Musikari hauek osatzen dute banda: Landa (ahotsa), Endo (ahotsa), Aritz (gitarra), Guille (baxua) eta Aitor (bateria).

Hurrengo kontzertuak