Barakaldoko Vhäldemar heavy metal bandak emanaldi berezi bat antolatu du maiatzaren 29rako. Live at BEC Barakaldo zuzeneko CD eta DVDaren aurrestreinaldia egingo dute Bilborock aretoan, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Egun horretan bertan eskuratu ahal izango da zuzeneko lana, eta ekainean izango da argitalpen ofiziala. Bizkaitarrek 2022ko apirilaren 29an Bizkaia Arenan eskaini zuten kontzertua jasotzen du. Hain zuzen ere, Fight To The End lehen diskoaren 20. urteurrena taula gainean ospatu zuten.
Sanctuary Of Death (MDD Records) estudioko zazpigarren diskoa 2024ko maiatzean plazaratu zuten. Jarraian entzun dezakezue osorik: