2023/05/16

Irkaia taldearen azken bi abestiak

Lizarrako Irkaia bandak bat ez, bi kanta sareratu ditu plataforma digitaletan. Azken biak izango dira, aurten utziko dutelako. Nintzena baino gehiago izan zen aurrenekoa, eta Larria ez dela da bigarrena.

Jarraian entzun dezakezue bestea:

Nafarrek metala, hardcorea eta elektronika nahastuta eta euskaraz abestuta lortu dute zeresana ematea. Zortzi urtetan bi disko eta single batzuk argitaratu dituzte. Irkaia estreinako lana 2017an kaleratu zuten –hemen irakur dezakezue gure kritika–, eta Ideiekin Liskarretan bigarrena 2021ean –hemen duzue lan honen kritika ere–. Boskotea elkarrizketatzeko aukera izan genuen 2021ean, eta orduan aitortu ziguten pandemian uztear izan zirela. Azkenik, hori da egingo dutena.

Hurrengo kontzertuak